XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. IDAZLEAK.

Zenbaitetan kulturgintzan diharduena ez da erakunde baten barnean aritzen.

Eta era honetan, herri mailan, bere izen deituraz agertzen den gizona da.

Hona ba hemen, beren zenbait lan idatziz plazaratu dituzten bi euskal idazle.

3.1. Martin de Ugarte, Saletxe.

Telleriarteko Saletxe baserrian jaioa.

Gaztetan Haitzkorrin artzain.

59-69 urte bitartean zenbait olerki argitaratzen ditu Olerti aldizkarian.

Lehen sari eta aipamen bereziak lortzen ditu.

1972. urtean bere lehen elaberria kaleratzen du: On egiñaren obaria.

Bertan idazkera klasiko bati jarraikiz, Haitzkorri inguruko euskal baserritarren bizitzari buruzko zenbait gertaera jasotzen ditu.

Haitzkorri izenez, artzantza eta artzainen bizitzari buruzko argitaratu gabeko olerki bikain bat idatzia du.

Ongi ezagutzen du Saletxek euskara eta trebeki erabili euskal aditza.

Deigarria da bere lanetan agertzen duen hiztegi aberastasuna, batipat gertuko zaizkion gaietan: baserria eta artzantza.

Saletxe berez da olerkaria; bere pertsonal egoeratik ametsezineko maila batetara heldu den autoirakaslea.

3.2. Inocencio Olea.

Zeruko Argia-n plazaratu zituen bere zenbait lan, baina euskararen batasun bideen hautapenek sortu zituzten tiraduren ondoren Goiz Argi-ra bidali izan ditu.

1970. urtean Auspoa liburutegiko sortan Goierriko lorak, bere bertso bikainenen bilduma bat argitaratzen du.

Zenbaitetan bertsoak gehiegi arragotzen ditu dagokien berezkotasuna galerazi arte; hala eta guztiz ere, gipuzkoar euskalkia maisuki erabiltzen du.

Euskara herrikoiaren defendatzaile porrokatu, Euskaltzaindiak harturiko erabakien aurrean jarrera hertsiak hartzera heldu da.